AUTOKARABANEN ALOKAIRURAKO BALDINTZAK
- Gutxienez hiru eguneko alokairua (behe-denboraldia, denboraldi ertaina edo altua den kontuan hartuta). Egun osoa kontatzen du 10:00etatik 20:00etara, horiek izanik jasotzeko eta entregatzeko orduak.
- Errentariak gutxienez 25 urte izan beharko ditu autokarabana bat alokatu ahal izateko.
- Indarrean dagoen Europako gidabaimena izan eta aurkeztu beharko du, B motakoa, 2 urtetik gorako antzinatasunarekin.
- Europar Batasunean bizi ez direnek indarrean dagoen nazioarteko gidabaimena aurkeztu beharko dute.
- Debekatuta dago autokarabanaren barruan erretzea. Arau hori ez betetzeak 300 euroko kargu finkoa ekarriko du.
- Errentariak du legezko xedapenak betetzeko ardura (gidabaimena, trafikoari buruzko araudia).
- Bezeroak erreserba baliogabetzen badu, ordaindutako zenbatekoaren gainean honako zigor hauek aplikatuko dira: alokairua hasi baino 30 egun lehenago baliogabetzea jakinarazten bada: %50. Alokairua hasi baino 30-16 egun lehenago jakinaraziz gero: %80. Alokairua hasi arteko 16 egun baino gutxiagorekin komunikatzen bada: %100.
- Autokarabana hartzean, 900 euroko fidantza jarriko da, eta fidantza hori, autokarabana utzi eta hurrengo 48 orduetan itzuliko da, betiere egoera onean badago. Legearen arabera, kontratu honen xede den ibilgailua 900 eurokoko frankizia batekin aseguratuta dago ezbehar, kolpe, talka edo ibilgailuaren lapurreta bakoitzaren ondoriozko kalteetarako. Errentamendu-kontratua indarrean dagoen bitartean ezbeharren bat gertatuz gero, bezeroak zenbateko hori ordaindu beharko du, eta, hala badagokio, aurrez eratutako fidantzarekin konpentsatu ahal izango da. Bezeroaren kontura izango dira polizan jasota ez dauden gertakarien edo inguruabarren ondoriozko erantzukizun zibilak.
- 7 egun baino gutxiagoko alokairuetarako kilometroen muga 300 km/egunekoa da. Gehiegizko kilometrajea 0,20 €/km fakturatuko da. 7 egun baino gehiago alokatuz gero, kilometroak mugagabeak dira.
- Errentariak, bere kabuz hala erabakita, alokairua atzerapenez hasten badu edo aldez aurretik amaitzen badu, ez du inolako itzulketarik jasotzeko eskubiderik izango.
- Alokairua egun osoka kobratzen da, eta bai bilketaren eguna eta bai entregaren eguna egun bat bezala zenbatzen dira.
- Errentariak egoera berean eta erregai-biltegia beteta itzuli beharko du autokarabana, hori horrela izan ezean, gutxi gorabeherako betetzearen zenbatekoa gehi 25 euro kobratuko zaizkio.
- Debekatuta dago ibilgailua moral, lege eta ohitura onen aurkako edozein jardueratara bideratzea. Espresuki debekatuta dago legeak baimendutakoa baino pertsona gehiago garraiatzea, karreretan parte hartzea, salgaien edo objektuen garraioa egitea, gure legeriak baimenduta egon edo ez, horien erabilera kostu bidez edo irabazizko moduan lagatzea, eta enpresaren anagramak estaltzea edo kentzea.
- Errentariak ezin izango du kalte-ordainik eskatu, baldin eta, ezinbesteko arrazoiengatik edo ustekabeko arrazoiengatik, ibilgailua ezin bada hitzartutako egunean entregatu. Kausa nagusitzat jotzen da autokarabana entregatzeko aurreikusitako datarako konpondu ezin den matxura edo ezbeharra.
- Ibilgailua errentatzaileak adierazitako lekuan entregatu eta itzuliko da, aldez aurretik adostutako egunetan eta 10:00etatik 20:00etara bitarteko ordutegian. Baimenik edo arrazoirik gabeen ondorioz entregatzen diren atzerapenak zigortuak izango dira kontratuan aplikatutako eguneko tarifaren zenbatekoaren bikoitzarekin. 20:00etatik 24:00etara bitartean egiten diren entregetan, 100 euro kobratuko dira.
- Erabiltzaileak erantzukizun bera izango du, indarrean dauden xedapenak urratzeagatik ezarritako edozein zehapen edo isunen aurrean, baldin eta bere erruz atxiki edo enbargatutako ibilgailua bada. Gainera, errentatzailearen gastuekin eta lortu gabeko irabaziekin erantzungo du ibilgailua erabilgarri ez dagoen bitartean, eta atxiki edo enbargatu den egun bakoitzeko eguneko tarifa aplikatuko da, ibilgailuaren modeloaren eta alokairuaren uneko prezioaren arabera.
- Bezeroari bakarrik egotzi dakiokeen arrazoi batengatik ibilgailua geldiarazten bada, bezeroa izango da geldiarazte horren ondoriozko kalteen erantzulea, hala nola ur-biltegia urez betetzea, edo gasolio-biltegia, eta geldiarazteak edo depositua aldatzeak eragindako gastuak bere gain hartuko ditu.
- Ibilgailuak GPS bat du jarrita aurkitu ahal izateko.
- Errentan hartutako ibilgailua higiene-baldintza onetan itzuli beharko da, barrualdea garbi duela, bestela, 100 euro ordaintdu beharko ditu. Komuna behar bezala hustuta ez badago, erabiltzaileak 50 euro ordaintzea onartzen du.
- Errentariak giltzak galduz gero, giltza horiek ordezteko kostua 400 eurokoa izango da.
- Errentariak dokumentazioa galduz gero, 400 euro ordaindu beharko ditu, fidantzatik deskontatuta.
- Ezbeharra edo matxura gertatuz gero, aseguruarekin harremanetan jarri behar da, dagozkion argibideak eman ditzan. Matxura 72 ordu baino gutxiagoan konpondu badaiteke, aseguruak ostatua ordainduko du autokarabana konpondu arte. Matxuraren konpontzeko 72 ordu baino gehiago behar direla uste bada, aseguruak aberriratzea ordainduko du.
- Errentariak eragindako ezbeharra edo matxura gertatuz gero, ez dira gainerako alokairu-egunak itzuliko. Errentariaren erruz ez bada, beste autokarabana bat emango zaio, baldin eta erabilgarri badago, edo gainerako alokairu-egunen zenbatekoa itzuliko zaio.
- MASKOTAK. Maskotak eramateko baimena ematen dugu, baldin eta jabeak ezer ez kaltetzeko ardura hartuz gero, ez badira eserlekuetara eta oheetara igotzen eta ibilgailua usainik eta ilerik gabe uzten badute. Bezeroak ibilgailua xurgatu behar du itzuli aurretik, ilerik ez uzteko.